Asier Pozo, bigarren Genevako Lau Egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 29a, 13:00
Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako juniorra Suitzan egon da asteburuan, nazioarteko pistako txapelketa batean. Proba guztietan lehen sailkatuekin batera egon da, eta horri esker lortu du merezitako bigarren postua sailkapen orokorrean

Euskal Herriko errepide eta pistetan bakarrik ez, nazioartean ere badaki ongi lehiatzen Asier Pozo Lasarte-Oriako txirrindulariak. Euskadiko Selekzioarekin Genevan egon da joan den asteburuan, Suitzan. 11 proba jokatu ondoren belodromoan, Genevako Lau Egunetan merezitako bigarren postua eskuratu du. 

Lasterketa guztietan lortu du aurrekoekin batera egotea, eta erregulartasun horrek eman dio saria. Suitzako Damien Fortis txirrindulariak bakarrik lortu du Pozok baina puntuazio hobea.