Aniztasunari eta hizkuntzari buruzko tailerra asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 6a, 11:00

Asteazkenean Villa Mirentxun aniztasunari eta hizkuntzari buruz gogoeta egiteko aukera bikaina izango da arratsaldeko 18:30etan. Lasarte-Orian hitz egiten diren hizkuntza ezberdinen inguruan arituko dira tailerrean. Haien aurrean ditugun portaerak aztertuko dituzte, besteak beste.