Aniztasunaren alde, ortzadarraren koloreekin margotu dute Gambo plazako laugarren bankua

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 11a, 15:37

Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen dituen udako txokoetako gazteek, homofobiaren aurkako zenbait tailerretan parte hartu dute Gehitu, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearekin batera. Azken ekintza gisa, Gambo plazako laugarren bankua margotu dute, ortzadarraren sei kolorez.

11:00etan eman diote hasiera ekintzari, eta ordurako, bertan ziren Jesus Zaballos alkatea eta udal gobernu taldeko beste zenbait alderdikide ere. Txokoetako gaztetxoak iritsi, eta udal langilearen laguntzaz eserlekua margotzeari ekin diote. Une horretan azaldu du Zaballosek garrantzitsua dela gazteek txikitatik normaltzat hartzea aniztasun afektiboa, bizipenen parte dela nabarmenduz. 

Eserlekua margotu eta gero, ortzadarraren koloreetako banderarekin batera, talde argazkia atera eta amaiera eman diote ekintzari. Giro ederrean aritu dira gaztetxoak.