Aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plana osatzeko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 10:41
Urtarrilaren 16an saio irekia egingo da 2017ko aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plana osatzeko helburuarekin.

Lasarte-Oriako Udalak aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko lanean dihardu azken  urteetan herriko hainbat elkarte eta eragileekin batera. 2016an Anitzen Sareko herritar eta eragileekin elkarlanean osatutako plangintza aurrera eraman da. Orain, 2017 honetan garatu beharrekoa berriz, adostu nahi da, hau da, aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko lan-ildoak eta ekintzak zeintzuk izango diren zehaztu nahi da. Hori dela eta, 2017an aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko plangintza osatu eta zehazteko saiora gonbidatzen eta deitzen du Udalak herritar oro. Bereziki orain arte aritu diren herritar eta eragile ezberdinei deitzen zaien arren, edozeinek parte hartu dezakeela adierazi nahi izan dute udaletik. Astelehenean, arratsaldeko 18:30etan izango da bilera ireki hau Villa Mirentxuko beheko aretoan.