Andaluziar kultura kalera aterako da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 5a, 10:55
Gaur hasi eta urriaren 12ra arte, jai giroa nagusi izango da Golf plazan. Sevillanak, fandangoak... Semblante Andaluz elkarteak ateak ireki eta andaluziako kultura kalera aterako du. Ekintzaz betetako astea izango da, non elkarteko taldeek presentzia izango duten.

Semblante Andaluz elkarteak Andaluziako kultura kalera aterako du XIII. Aste kulturalean. Izan ere, ekintza gehienak, bazkariak izan ezik, Golf plazan antolatu baititu elkarteak. 

Agurra eta txapelketak

Gaur 20:00etan, emango zaiei hasiera ospakizunei. Elkarteko lagun, agintari eta gonbidatuak batu eta aste kulturalari hasiera emango diote ohorezko ardoarekin. 

Honetan ez da ez jana, ezta jai giroa faltako. Luntxa “Semblante Rociero” koruaren abestiez girotua baita. Elkarteko dantza taldeak ere bertan izango dira haien 'artea' erakutsiz.

Astearte, asteazken eta ostegunean berriz, karta-txapelketen txanda izango da,  musa, tutea eta zintilloa hurrenez hurren. Guztiak 19:30ean hasiko dira

Asteburua ekintzaz betea

Ostiralean, 20:00etan hasiko dira ekitaldiak. Elkarteko Amigos del Sur taldeak emanaldia eskainiko du eta andaluziar menua duen afaria eskainiko da Golf plazan. 

Ostean, nahi duenak gorputza dantzan jarri ahalko du dantzaldian.

Larunbatean, eguerdian, pote lehiaketarekin hasi

Lehiatu nahi ez dutenek, 12:30etik aurrera, Golf plazako barran pintxo-poteaz gozatzeko aukera izango da.

Arratsaldean, dantza eta musika izango dira nagusi.

17:00etatik aurrera, sevillanak dantzatu ahalko dira plazara hurbiltzen direnak.

19:00etan, Zambra taldeak dantza egin eta 20:00etan, Genaro “El Ruiseñor de la Mancha” flamenko-kantariak,  “Manolo Badajoz” gitarrarekin lagun duela,  emanaldia eskainiko du.
Ostean, dantzaldi herrikoia dago.

Igandean, 13:00etan, elkarteko gazte eta haurren dantza talden txanda izango da. Gitanillos del Alba eta Duende Flamenco dantza taldeak igoko dira oholtzara.

Jarraian, berriro ere, Genaro “El Ruiseñor de la Mancha” flamenko-kantaria entzuteko aukera izango da eta 14:30ean, paella gozoa dasta-tuko dute elkarteko egoitzean egingo den  bazkari herrikoian.

Haurrentzako jolasak izango dira,  17:00etan eta hauek amaitzean, txikiek txokolatea txurroekin jango dute.

19:30ean, “Semblante Rociero” koruaren ahotsek alaituko dute plaza eta ostean, dantzaldi herrikoia dago.

Astelehenean, urriaren 12an, amaituko dira ekintzak.

Azken egun honetan, elkarteko dantza taldeek hartuko dute oholtza.

13:00etan, Gitanillos del Alba eta Duende Flamenco dantza taldeak izango dira eta arratsaldean, 19:00etan, Zambra taldea.

14:30ean, babarrun jana dastatuko dute.

19:30ean, berriz, lehiaketeta saribanaketa eta zozketa egingo da.

Azkenik, 21:00etan, salbe rozieroarekin emango zaio amaiera ekitaldiei.

Ostiraletik astelehenera, gainera, Andaluziako produktuak dastatu ahalko dituzte herritarrek plazan jarriko den barran.

Hau guztiaz gain, aste osoan zehar “Oporrak 2015” argazki lehiaketa-erakusketa izango da martxan.