Andaluziako kultura kalera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 25a, 11:00
Semblante Andaluz elkarteak, beste urte batez, Aste Kulturala antolatu du. Astean zehar, elkartea izango da ekintzetako kokaleku. Asteburuan berriz, Lasarte-Oria ere kultura erakustaldi honetako parte hartzaile izatea nahi dute eta Okendo plazara aterako dira.

Hamalaugarrenez Semblante Andaluz elkarteak Aste Kulturala eramango du aurrera. Ekimen honen egitarauan Andaluzia Erkidegoko eta euskal kultura uztartu dituzte. Gainera, herritar guztiek goza dezaten, asteburuan ekintzak Okendo plazan izango dira.

Hasiera eta txapelketak

Astelehenan hasiko dira ekintzak elkartean. Arratsaldeko 20:00etan, Aste Kulturalaren hasiera izango da. 

Elkarteko ordezkari, kide eta lagunak eta udal zinegotziek ohorezko ardoa edan eta mokadu gozo batetaz gozatuko dute. Ekitaldia elkarteko dantza eta abesbatzak girotua izango da.

Asteartea, azteazkena eta ostegunean lehiaketan izango dira elkartean, 19:30etik aurrera.

Asteartean, mus txapelketa; asteazkenean, tute txapelketa eta ostegunean, bi txapelketa hauetako finalak eta dardo lehiaketa izango dira.

Ekintzak kalera

Ostiraletik igandera, Okendo plaza izango da bilgune. Musika, dantza, bertsoak eta beste hainbat emanaldik girotuko dute plaza. Andaluziako produktuak dastatzeko aukera izango da ere plazan jarriko duten barran.

Ostiralean, 19:30etik aurrera, astean zeharreko txapelketen sari banaketa eta Manolo Solisen emanaldia izango dira. 

Ostean, Amigos del Sur taldearen eskutik dantza egiteko aukera izango dute herri dantzaldian.

Larunbatean, bote txapelketa, haur jolasak eta puzgarriak, dantza herrikoia eta elkarteko Zambra, Gitanillas del Alba eta Duende dantza taldeen emanaldia izango da. Gau aldean, berriz, DJ Freddyk dantzan jarriko du plaza.

Igandean, Xumela eta Semblante Rociero abesbatzen emanaldia, Jon Maiaren bertso saioa, bazkari herrikoia, ‘Tala y su banda’ taldearen emanaldia eta dantza herrikoia izango dira kultur asteari amaiera emanez.

Semblante Andaluz elkarteko arduradunek kide eta herritarrei ekintzetara hurbiltzeko gonbita egiten diete.