Ana Urchueguia alkate ohiaren deklarazioa atzeratu da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 21a, 15:27
Maiatzaren 29an izango du hitzordua Donostiako epaitegian.

Hedabide ezberdinek jakitera eman dutenez, gaur zen deklaratzekoa Ana Urchueguia Donostiako 3 auzitegiko epailearen aurrean "diru publikoen prebarikazio eta bidegabeko ustezko erabilpenagatik" Lasarte-Oriako udalak jarritako salaketari erantzunez.

Hauetan esaten denez, alkate ohiak eskatutako atzerapena da eta horrela, datorren ostirala, maiatzaren 29an izango du hitzordua salaketaren inguruan azalpenak emateko. Martxoko ohiko udalbatzarrean ezagutzera eman zen epaileak salaketa tramitera onartu zela.