Altsasuko gertakarien aurrean Lasarte-Oriako Bozeramaile Batzordearen akordioa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko aza. 25a, 18:11
Altsasun azken egunetan jazotako gertakarien harira, Lasarte-Oriako Bozeramaile Batzordeak gaiari buruz hitz egin eta erabaki du atxilotuen senitartekoek, herritarrek eta Altsasuko Udalak bihar 13:00ean burutuko duten 'Altsasu' manifestazioarekin bat egitea. EH Bilduk, EAJk eta LOADek bozkatu dute alde, eta PSE-EEk aurka.

Lasarte-Oriako Bozeramaileen Batzordeak hartutako erabakiak honela dio:

"Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Lasarte-Oriako Bozeramaile Batzordeak honako akordio proposamena adostea erabaki du:

1. Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarriki, 'Altsasu' lelopean, azaroaren 26ko 13:00etan Altsasuko udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.

2. Akordio honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.

Aldeko bozkak: EH Bildu, EAJ eta LOAD.

Kontrako bozkak: PSE-EE.

Lasarte-Orian, 2016ko azaroaren 25ean".