Alerta laranjan uholde arriskua dela eta

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 25a, 16:34
Alerta laranjak iraun bitartean Isla eta Dorre plazetan aparkatzeko baimena eman du Udalak. Horretaz gain, Michelingo kirolgunearen atzeko bidegorria eta paseoa eta Azkorte bidea itxi egingo dira.

Udalak jakitera eman duenez, azken orduetan euri asko egiten ari da eta prezipitazio iraunkorrak ibaiaren mailaren igoera sortzen ari da. Alerta laranja bihar, osteguna, eguerdirarte eman da eta baliteke 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pilatzea Kantauri isurialdeko zenbait tokitan, Lasarte-Oria kasu.

Udalak adierazi duenez, prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du datozen orduetan eta gauean trumoi-ekaitza bota dezake. Beraz, Udaltzaingoak zenbait neurri jarriko ditu martxan:

 1.-Ibaia kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabalduko dute. Megafonia, telefono edo sare sozialen bitartez.

 2.-Ibaiaren egoeraren dela eta, ibai inguruko garajeetan eta Erriberan aparkatuta dauden autoak bertatik kentzeko eskatzen da.

3.- Autoak Isla plaza eta Dorre parkean aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean. Alegia, gaur eta bihar.

4.-Zenbait bide itxi egingo dira:

• Kiroldegiaren atzeko bidegorria eta paseoa itxi egingo da.

• Azkorte bidea.

Hau dela eta, ibilgailuak edo bestelako jabetzak arriskuan ikusten dituzten bizilagunei adi egoteko eskatzen zaie ibaiaren igoeraren aurrean eta abisurik itxoin gabe zentzuz jokatzeko.

Ibaiaren altuera denbora errealean jakiteko Aldundiaren webgunean dago aukera.