Alerta laranja euria dela-eta

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 25a, 20:42
Gipuzkoako Aldundiko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak jakinarazi du Gipuzkoa ekialdeko herri eta hiriak, Lasarte-Oria barne, alerta laranjan egongo direla goizeko hamaiketatik gaueko hamabietara bitartean, euria dela-eta.

Gipuzkoa ekialdeko zenbait lekutan 80 l/m² baino gehiago pilatuko dira gaur. Eguna amaitu bitartean Urumeako eta Oriako goi-arroko zenbait lekuan 40-60 l/m² pilatu daiteke.