9. Ekozinemaldian frackinga landu dute

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 30a, 11:34
Ekozinemaldiaren bidez, instituzioen eta petrolio-enpresen arteko “harreman ilunak” salatu nahi izan dituzte Ekologistak Martxan taldeko kideek.

Petrolio-erauzketa mota bat da frackinga. Haustura hidrauliko bezala itzuli liteke euskarara. Fracking-a, zentzu zabalean, presio hidraulikoaren bidez arroka apurtu, arrokan harrapatutako gasa  edo petrolioa askatu, lurrazalera bideratu eta merkatura-tzeko asmoa duen teknikari ematen zaion izena da. 

Azken urteotan garatu da frackinga, batez ere, Estatu Batuetan. Orain, Euskal Herrian munduko beste leku askotan bezala, “benetako mehatxua” dagoela ohartarazi dute eta horretarako hainbat film labur ikusi ahal izan ziren astelehenetik asteazkenera Manuel Lekuona kultur etxean.