3. Batukaden Topaketan banakako izen-ematea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 21a, 19:17
Maiatzaren 16an Lasarte-Orian ospatuko den Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketan helduentzako banakako izen-ematea zabalik dago apirilaren 1a arte.
Tailerra eta bazkaria: 15 euroko kostua izango du. Tailerra aukeratu ahal izango da: Dantza afrikarra, Body percussion, Rezibatukada edo Txalaparta eta  goizeko 10:30etatik 12:30etara burutuko da.
Bazkaria: Paella, edaria eta postrea izango dira. Izena ematea webgunean egin behar izango da: www.batukadentopaketa.eus .