Martxa onean joan da sinadura bilketa. Airea Garbiak jakinarazi duenez, 250 pertsonak bat egin dute ekimenarekin. Tartean badaude hainbat eragile, hala nola, EH Bildu, Ahal du Lasarte-Oria, LAB, Landaberriko Guraso Elkartea eta Okendo Zinema Taldea. Bilketa aste honetan bertan bukatuko da, baina atxikimendua eman nahi duena garaiz dago oraindik. Orbela belar-dendan egin dezakete (kale Nagusian).
"Goi-tentsioko linea erraustegia martxan jartzeko pieza garrantzitsua da, eta horregatik besterik ez balitz, Aire Garbia kontra egongo litzateke", dio elkarte ekologistak. "Baina, horrez gain, lineak kalte handia egingo luke Lasarte-Orian ongi kontserbatuta dagoen baso-eremu bakarrenetako batean. Izan ere, udalerrian ezarriko diren 7 dorreetatik 5 baso-eremu babestuan ezarriko dira, eta gainerako 2ak, berriz, nekazari-eremu babestuan".
Aurkezpeneko bideoa eta albistea, lotura honetan.