2017ko San Pedro jaiak iragartzeko kartel-txapelketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 20a, 10:03
Ireki da 2017ko San Pedro jaiak iragartzeko kartel proposamenak aurkezteko epea, eta apirilaren 10a bitarte aurkeztu ahal izango dira lan horiek. Udalak jakitera eman duenez, nahi duen orok hartu ahal izango du parte lehiaketa honetan eta nahi beste proposamen aurkeztu ahal izango dira. Orijinalak beharko dute izan aurkeztutako lan horiek eta ez dute baliorik izango beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak. Horrez gain, aurkeztutako lan guztiek ‘San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2017’ eraman beharko dute idatzita. Lehiaketara aurkezten diren kartelak, egileen baimenarekin, www.lasarteoriasarean.eu webgunean jarriko dira ikusgai; ez da ez izenik ezta egilea ezagutzera eman dezakeen informaziorik ere. Herritarrek ikusgai jarriko diren lan horien inguruko iritzia eman ahal izango du, eta kontuan iritzi horiek kontuan izango dira kartel irabazlea aukeratzerako orduan. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaiko kideak. Irabazleak 600€ko saria jasoko du