2017ko San Pedro jaiak iragartzeko kartel-txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 24a, 10:41
Apirilaren 10a izango da azken eguna kartelak aurkezteko.

Apirilaren 10a bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak. nahi duen orok hartu ahal izango du parte lehiaketa honetan eta nahi beste proposamen aurkeztu ahal izango dira. Originalak beharko dute izan aurkeztutako lan horiek eta ez dute baliorik izango beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak. Horrez gain, aurkeztutako lan guztiek 'San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2017' eraman beharko dute idatzita.

Egileen baimenarekin, www.lasarteoriasarean.eu webgunean jarriko dira ikusgai. Herritarrak lan horien inguruko iritzia eman ahal izango du, eta iritzi horiek kontuan izango dira kartel irabazlea aukeratzerako orduan. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea, eta honek 600 euroko saria jasoko du.