Elkarbizitza arazoak ikustarazteko kanpaina
“Udalerri Lagunkoi baten alde. Jabe eredugarria nahi dut. Konpromisoa hartuko duzu?” kanpainari jarraipena emango dio Lasarte-Oriako udalak

Txakur jabeen, animalien eta herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko asmoz, Lasarte-Oriako udalak “Udalerri Lagunkoi baten alde. Jabe eredugarria nahi dut. Konpromisoa hartuko duzu?” kontzientziazio kanpaina egin zuen 2018an. Horri jarraipena eman nahiaz, hilabetea hauetan arazoa ikustarazteko kanpaina berria egingo da udal ordezkariek eta kanpainaren arduradunak egindako agerraldian azaldu dutenez.

Kanpaina berri horrek hiru helburu izango ditu. Lehena jabeen sentsibilizazioa lantzea da. "Gizalegez jokatu behar da, jabeek erantzukizunak dituztela kontuan izan behar dute eta horietako bat da, haien txakurren gorotzak jasotzea", azpimarratu du Jesus Zaballos alkateak. Bestetik txakurrak lotuta joan behar direla ohartaraziko dute, betiere, aske ibili daitezkeen eremua ez bada. Arriskutsuak diren txakurrak gainera, muturrekoa eta identifikazio txipa izan behar dituztela gogoraraziko diete jabeei.

Txakurren gorotzei dagokionez, haien kokalekua zehaztuko dute berdegune eta kaleetan. "Berdeguneetan banderatxo gorri bat jarriko da eta kalean kleraz markatuko dira," azaldu du Nuria Vitores kanpainaren arduradunak.

"Kanpaina berri honek arazoaren larritasuna agerian utzi nahi du. Horregatik, FCC enpresak ez ditu banderatxoak eta lurreko markak kenduko", eman du jakitera Zaballos alkateak.

Honez gain, araudia betetzen ez duten jabeei poltsak banatu eta udal araudiari buruzko informazioa eskainiko die teknikariak. 

Halaber, Udal araudia betearaztearen ardura udaltzainena izango dela azaldu du Jesus Zaballos alkateak. "Kanpainan zehar, udaltzainak izango dira ohartarazpenak egin eta isunak jarriko dituztenak. Hala ere, gure nahia ez da dirua lortzea. Kontzientziazioa landu nahi dugu".

Kanpaina auzoz auzo egingo da. Lau asteko iraupena du eta bi zatitan banatuko da, bata otsailaren 11etatik 22ra eta bestea martxoaren 25etik apirilaren 5era. 

Hau guztiaz gain, kanpainaren arduradunak txakur jabeei Lasarte-Oriako animalien erroldan izena emateko gonbita egin die. "Era honetara, haiekin txakurrei buruzko hitz egin nahi badugu, harremanetan jartzeko errazagoa izango da".

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
UXUE
Zorionak, maitea, zure 10.urtebetetzean. Muxu handi bat aitatxo eta amatxoren partetik.
AZKEN PDFa
1452 ( Otsailak 15 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Igandea)
Iñigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Astelehena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteartea )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48