Enpresa eraikitzaileek sortutako komunikazio talde batek egin du proiektuaren aldeko diskurtsoa, GuraSOSek jakinarazi duenez
'Esan baietz adostasunari' lelopean, manifestazioa antolatu du GuraSOSek otsailaren 23an, igandea, Donostian. Ekitaldi jendetsua egin dute gaur; Zubietako erraustegiaren kontratua erakutsi dute

Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren enpresek (Urbaser eta Meridiam dira garrantzitsuenak) sortutako "itzalpeko komunikazio talde bat" arduratu da azpiegiturari buruz hitz egiteko estrategiaz. GuraSOS elkarteak dio proiektuaren aurkako eragileen eragina gutxiagotzea eta oposizioko taldeen aurkako diskurtso bat egituratzea izan direla talde horren helburu nagusiak. Konfidentziala da dokumentu hori, baina GuraSOSek lortu du txostena eskuratzea. Horren berri izan bezain pronto gizarteratu du: ekitaldi jendetsua egin du gaur eguerdian, Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan. Leporaino zegoen aretoa. Otsailaren 23rako (larunbata) antolatu duten manifestaziora deitu ditu herritarrak. Esan baietz adostasunari izango da leloa. Promozio bideo bat ere egin dute ekitaldia iragartzeko.

Ingurumen Kultura eta Komunikazio Plana du izena dokumentuak. Estrategia bat garatu du, gizarteak proiektua "atzeraezina" den errealitate gisa ikus dezan, eta "orain arte axolagabeak eta pasiboak" izan diren kolektiboek babesa eman diezaioten. Azpiegituraren onurak nabarmentzeko diseinatutako plana izan arren, egileak kontziente dira proiektuak errezeloa sortzen duela herritarrengan. "Ate irekiak, egokitutako irtenbideak eta herritarren kezkak entzuteko solasaldiak" egitea aurreikusi zuten, GuraSOSek jakinarazi duenez. 

Hizkuntzarekin jolastu du komunikazio taldeak erraustegia mozorrotzen saiatzeko. Esate baterako, "hondakinak" kontzeptuari "baliabideak" deitzen diote. 25 orrialde ditu txostenak; segmentu sozialak eta ongi aztertutako jarduerak jasotzen ditu, besteak beste. Iritzi publikoari buruz ere hitz egiten du: "Ongi kudeatuz gero, proiektuari buruzko gatazkak gutxitu daitezke, lanak erraztu eta azpiegitura irudi aktiboan bilakatu". GuraSOSek nabarmendu du "esperientzia asko" dutela komunikazio plana diseinatu duten pertsonek. "1994tik hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoan sortu diren egitasmo gehienen komunikazio estrategiak diseinatu ditu talde horrek".

Ekitaldia bukatu baino lehen talde argazki erraldoia atera dute auditorioan elkartu diren ehunka pertsonek. Atxikimendu kanpaina bat egiten ari dira, otsailaren 23ko manifestazioaren harira. Herritarrek argazkiak ateratzea nahi dute, hatzak goruntz, "atsegin dut" ikurra egiten. Parte-hartzaileek bidaltzen dituzten irudiak webgunera igoko ditu GuraSOSek. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
HODEI
Zorionak familia guztiaren partetik!! Muxu handi bat.
AZKEN PDFa
1452 ( Otsailak 15 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Igandea)
Iñigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Astelehena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteartea )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48