Lan istripuen aurkako ekintza Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 20a, 16:35

CNT sindikatuak lan istripu bat irudikatu zuen Lasarte-Oriako erdigunean. 2017. urtea, urte gogorra izan da lan istripuei dagokienean, eta horiek guztiak salazea eta gaitzestea izan zuen helburu herrian egindako ekintzak. CNT sindikatuaren ustetan, prekarietatea eta azpikontratazioa dira lan istripuen errundun nagusiak. Egunerokotasunean azkartasunean murgilduta dagoen gizarteak, beste aldera begiratzen du zenbaitetan lan istripuen berri izatean, eta hori ekiditeko, kale erdira atera zuen CNT sindikatuak lan istripuen gaia; gizarteari eta langileriari horien aurka antolatu eta borrokatzeko dei bat luzatu asmoz.