Elkarretaratzea Normandiako atentatua gaitzesteko

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 28a, 14:14
Saint-Etienne-du-Rouvray-n gertatutako atentatu terrorista gaitzetsi eta elkartasuna agertu die biktimei udalak. Kontzentrazioa egin da Udaletxe Zaharreko Aterpetan.

Lasarte-Oriako Udalak, "erabateko gaitzespena" adierazi nahi izan du igandean Normandian egin den atentatu terroristaren aurrean.

Lasarte-Oriako herritarren ordezkari moduan, Udalak bere elkartasuna agertu die adierazpen bidez "biktimei, haien senitartekoei eta nahigabezko une hauetan bat eginda dagoen Frantziako herri osoari".

"Atentatu horien basakeriari intolerante eta fundamentalistek kendu nahi diguten horrexekin erantzun behar diogu: demokrazia, justizia eta askatasun gehiagorekin" adierazi dute udaletik.