Errausketaren aurkako martxa jendetsua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 28a, 20:00
Eguraldia lagun, hainbat izan dira gaur goizean Errausketaren kontrako Mugimenduak deitutako martxarekin bat egin dute herritar eta eragileek.

Lasarte-Oria izan da bilgune. Hernani, Donostia, Añorga, Errekalde eta Urnietatik etorri diren taldeek herritarrekin bat egin dute Okendo plazan. 

Bertatik Zubietara bidea hartu du martxaren ardarrak eta 'Erraustegirik ez' oihuak entzun dira gure kaleetan.

Zubietan beste herrietako taldeekin bat egin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak errausketa planta eraiki nahi duen eremura igo dira. Inguruetako herrietako ehunka lagun bildu dira 0 puntua izeneko lur sailan. 

Bertatik jaitsi eta 13:00ak aldera Zubietan ekitaldia izan da. Joseba Tapiak aurkeztuta, Ane Labakak eta Asier Azpirozek bertsoak bota dituzte.

Ostean, Estitxu Izagirrek eta Teresa Teresa Lopez de Munainek errauskailuaren aurkako manifestua irakurri dute.

Eta azkenik, Zubietako erreboteko pilotalekuan 'Errausketarik ez' kartel erraldoiaren inguruan argazkia atera dute guztiek.

Irudiek hitzek baino gehiago esaten dutenez, Lasarte-Oriako bilgune eta ekitaldi nagusiko argazki eta bideoak gure galerietan ikusgai.