'Opera Abeslaria' obra Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 31a, 19:50
Kanporako giro ezatsegina egiten zuela ikusita, Manuel Lekuonako auditorio nagusiko epeltasuna gustura hartu dute antzerkia, musika eta ipuina nahastu dituen ‘Opera abeslaria’ obra ikustera joan diren herritarrek.

Ia ordubeteko emanaldian, Deabru Beltzak talde bilbotarreko aktoreek opera abeslari baten ibilbidea eta gainbehera kontatu dituzte. Euskaraz, kolore eta argiekin jokatuz, haurren arreta bereganatu dute. Idoia Somoza sopranoaren ahots indartsuak eta Marta Galeguillosen pianoaren doinuek primeran lagundu diote Katrin Schlegel antzezlearen lanari. 

Udaleko kultura, hezkuntza eta euskara sailak urtarrilean antolatutako azken antzerkia izan da, datozen hilabeteetarako gehiago aurreikusi dituzte.